San Jose Etxe-Alai Egoitzaren helburu orokorra zera da: eurek euretara konpondu ezin diren adinekoei eta familiartekoei bizi-baldintza onak eskaintzea, ahal danik eta autonomia eta bizi-kalidade mailarik onena bermatuta.
-Gaixotasunak eta ganerako osasun-arazoak kontrolatzea eta jarraipen terapeutikoa eta farmakologikoa egitea.
-Erabiltzaileen gaitasun funtzionalari eutsi eta, ahal dala, hobetzea; horretarako errehabilitazino teknikak erabilita.
-Erabiltzaileen familiartekoei behar dabezan aholkuak eta laguntza eskaintzea, edadeko horreek aurrerantzean bere euren etxean biziten jarraitzeko modua izan daien; eta laguntza horrezaz ganera, jagoten irakastea eta horretarako behar daben praktikea lantzea.
-Teknika terapeutikoen bidez Galera kognitiboa leuntzea.
-Edadeagaz batera gero eta handiagoa egiten dan dependentziari aurre egitea, terapia eta programa egokiak erabilita.
-Animazino sozio-kulturaleko ekintzak garatzea, arloko profesionalek gidatua eta gainbegiratuta, Arreta Zuzeneko behaginak lagunduta.
-Erabiltzaile, familiarteko eta zentroko beharginen arteko hartu-emon onak bideratzea eta arazoak dagozanean esku hartzea.
-Familia eta hurkoakazko hartu-emonak estutzea.
-Erabiltzaileek euren ezagupenak eta esperientziak erabiltzen ohitzea, horretarako errefortzu positiboak erabilita.
-Sormena indartzea.
-Jateko ohitura osasungarriak (dieta ona osasunerako, ekilibratua eta danatarikoa) irakastea; dieta bereziak ahaztu barik.
-Erabiltzaileen itxura jagotea.
-Egoitzako gela guztiak garbi, ondo aireztatuta eta txukun eukitea.